argia.eus
INPRIMATU
Ekainaren 21a arte luzatuko da larrialdi egoera Hego Euskal Herrian
  • Asteazkenean Espainiako Kongresuan erabaki zen alarma egoera seigarrenez luzatzea, behin behinean ekainaren 21a arte. Larrialdi egoeraren epe-muga behin igarota, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabakiko dute noiz utzi atzean ezohiko egoera.

ARGIA @argia 2020ko ekainaren 04a
(Argazkia: Dani Blanco)

PSOE, EAJ, Unidas Podemos eta Ciudadanos alderdien babesarekin eta EH Bilduren abstentzioarekin, alarma egoeraren seigarren luzapena onartu zuten asteazkenean Espainiako Kongresuan. Hala, gutxienez ekainaren 21 arte mantenduko da indarrean larrialdi egoera Hego Euskal Herrian.

Printzipioz, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa astelehenean murgilduko dira hirugarren fasean. Behin fase horretan, autonomia erkidegoek izango dute eskumen arautzailea. Erkidegoek arautu ezingo duten bakarra erkidego batetik besterako mugimenduak izango dira.

Larrialdi egoeraren epe-muga igarotakoan, “normaltasun berria” deitu denera noiz igaro Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak erabakiko dute.

Espainiako presidente Pedro Sanchezek adierazi zuenez, datorren asteartean, ekainak 9, larrialdi egoera atzean uztean hartu beharreko neurri sorta onartuko du Espainiako Gobernuak.