Nafarroa eta EAEko gobernuek aste honetan adostu dutenez, EITBko zerbitzuei buruzko hitzarmena sinatuko dute uztailaren bigarren hamabostaldian.
Horien artean daude ETB Lurreko Telebista Digitalez zabaldu ahal izatea eta beste hainbat irrati zerbitzu, tartean FMkoa. Hitzarmenean adosten denez, hainbat formula egon daitezke ETBren seinale digitala Nafarroa osora hedatzeko, besteak beste gaur egungo foru multiplexa, edo etorkizunerako prestatu daitekeen beste multiplex bat.
Nasertic enpresa nafarra eta EITB arduratuko dira lan tekniko guztiez, eta gaur egungo legediak foru erkidegorako ahalbidetzen dituen kanalak baliatuko dituzte horretarako.
Hitzarmen honen bidez, EITBk Nafarroako erralitate politiko, sozial eta instituzionala errespetatzeko konpromezua hartzen du, foru erkidegoa EAEko lurraldeetatik aparteko errealitate gisa aurkezteko konpromisoa azpimarratuz.