argia.eus
INPRIMATU
EiTBn irregulartasunak atzeman ditu Lan Ikuskaritzak
  • EiTBko zuzendaritzak zenbait langileri erredaktore posturako lan kontratu arrunta egin beharrean artista kontratua egin diela salatu du LABek, eta hala baieztatu du Lan Ikuskaritzak.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 28a
EiTBko Bilboko egoitza

Lan Ikuskaritzak maiatzaren 31 baino lehen aurkezleei eta metereologoei lan kontratu mugagabe arrunta egitera behartu du Euskal Telebista.

Kontratazio irregularrak 2012koak dira, Alberto Surio zuzendari zen urte hartan. Hala ere, Ikuskaritzak salatutako kontratazio mota horiek lehenagokoak dira: Andoni Ortuzarren agintaldian sortu ziren eta egun bere horretan jarraitzen dute, hala adierazi du LAB sindikatuak.

Ikuskaritzak beste irregulartasun batzuk ere salatu ditu: bigarren mailako zuzendaritza taldea kontratatzeko ez zen deialdi publikorik egin. 51 kideri kontratu mugagabeak eskaini zaizkiela esan du.