EITBk abenduaren 14an iktusaren kontrako tele-maratoian jasotako diruaren %73 besterik ez dio eman BIOEF fundazioari, Garak argitaratu duenez.
Iazko abenduaren 14an EITBk jakitera eman zuenez, guztira 402.000 euro bildu zituen maratoian, baina Garak publikatu duenez 293.118 euro bideratu ditu iktusaren inguruko ikerketa egiten duen fundaziora. Jasotako diruaren, %73 da hori.
Ikerketara bideratuko ez diren beste 108.882 euroekin zer gertatu den galdetuta, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du EITB maratoia egiteak dakarren gastua pagatzeko erabili dela.
EITBren webguneak, ordea, bildutakoa %100 ikerketara bideratuko zela zioen.