argia.eus
INPRIMATU
Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu
  • 20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en lehen bertsio bat. 2000. urtean, Eibar.org Elkartea sortu zen, eta webgune dinamiko batera eraldaketa egin ondoren, 2004an eratu zen blog komunitatea.

Sustatu Asier Sarasua @asarasua 2024ko uztailaren 18a
Bloga kudeatzeko ikastaroa, 2004an. / Argazkia: Sustatu.eus

2004ko uztailean ipini genuen martxan eta urtebetetze "ofiziala" uztailak 17 da, orduan eman genuelako bloga kudeatzeko ikastaroa. 15 lagun inguru elkartu ginen bertan (argazkia ordukoa da). Tirriki-tarraka baina bizirik jarraitzen dugu. Ez sasoi bateko bizitasunarekin, baina oraindik ere ia egunero argitaratzen da artikuluren bat EibarOrg-en.

Azkenengo hilabetean, esate baterako, 38 artikulu. Ez da gutxi, lehenengoak izan eta 20 urtez eustea.

Zorionak guri, zorionak https://eibar.org/blogak komunitateari.