argia.eus
INPRIMATU
Eibarko futbolariek grabatu eta hedatutako sexu edukidun bideoaren gaineko auzia aurrera doa
  • Sergi Enrich, Antonio Luna eta Eddy Silvestre dira auzipetutako futbolariak. Enrich da egun Eibarren jarraitzen duen bakarra, beste biek utzita dute taldea.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 08a
Sergi Enrich, hiru auzipetuetatik Eibar futbol taldean jarraitzen duen bakarra.

Enrich eta Lunari bideoa grabatu eta zabaltzea leporatzen diete, Silvestreri ostera, hedatzea. Bost urteko kartzela eskatu diezaiekete delitu horiengatik, 2015az geroztik Espainiako Zigor Kodeko delituen artean baitago intimitatean hartutako irudiak bertan azaltzen direnen baimenik gabe hedatzea.

Eibarko Auzitegiak amaitu du instrukzioa, eta prozedura juridikoa aurrera doa. Orain, fiskaltzak eta salaketak akusazioa zehaztuko dute idatzi baten bidez; hor jasoko dira egiten dituzten eskariak.

2016ko gertakaria da epaitzen dena. Urte hartako udazkenean, sare-sozialen bidez, birala bilakatu zen Eibar futbol taldeko Lehen Mailako bi jokalari emakume batekin harreman sexualak izaten ageri ziren bideoa. Bertan agertzen zen emakumeak salaketa jarri zuen, bideoa bere baimenik barik zabaldu zutelako.