Euskal Herria Zuzenean festibalaren antolatzaileak jolas baten bidez ari dira musika programazioaren berri ematen, sare sozialez baliatuta. Oraingoz Kàshbäd eta Bigflo et Oliren parte hartzea ezagutarazi dute.
Lehenengo pistaren berri Twitter bidez bidalitako mezuetan eman zuten:
Egun on festibalariak. Gaur gure pista jokoa abiatzen dugu aurtengo programazioa ezagutzeko! Eta ongi hasteko,horra lehen izen bat : Kàshbäd
— EHZ festibala (@ehzfestibala) April 7, 2014
Ondoko taldea jakiteko, Baionako Xina ostatuan pista bat atxemanen duzue. Parte hartu, ostatua miatuz ta salatuz sare sozialetan! #ehz2014
— EHZ festibala (@ehzfestibala) April 7, 2014
Baionako Xina ostatuko zerbitzariak jakinarazi du zein izango den Kàshbädekin batera eszenatokira igoko den bigarren taldea: Bigflo et Oli Okzitaniako Tolosako rap bikotea hain zuzen.
Jokoak aurrera jarraitzen du, eta Baionatik Donibane Garazira joateko gonbitea egin dute antolatzaileek. Bertan jakinaraziko baitute hirugarren taldearen izena.
Aste osoan zehar luzatuko da pista jolasa, eta izen guztiak ostiralean kaleratuko dituzte, lekornen egingo duten prentsaurrekoan.