argia.eus
INPRIMATU
EHZ jaialdiaren balorazio positiboa egin dute arduradunek
  • Jende ugari hurbildu da asteburu honetan Lekornera (Behe Nafarroa) Euskal Herria Zuzenean jaialdira. Eguraldiak ez du jaia zapuztu, eta larunbatean ekaitzagatik programa moldatu behar izan zuten arren, jaiak normaltasunez aurrera egin zuen. Igandean antolatzaileek lehen balorazioa egin dute, positiboa.

Judith Perez @judyjudd 2014ko ekainaren 30
Esne Beltzaren, Ruper Ordorikaren eta Gatiburen kontzertuak izan dira beste askoren artean (argazkia: Gaizka PeƱafiel)

Ekaitzak eragindako kalteei aurre egin ahal izateko festibalaren 700 laguntzaileen lana ezinbestekoa izan dela nabarmendu dute.

Naiz.info-k jaso duenez, arduradunek sare sozialetan jasotako sostengu mezuak eskertu dituzte, eta Lucien Betbder Lekorneko auzapezak antolatzaileen profesionaltasuna eta hauek herritarrekin izandako harreman ona azpimarratu ditu.

Aurten espazioa hobeto kudeatu dutela azaldu dute arduradunek. Donostiako Piratekin eta Gora Iruñearekin batera eraikitako bi txosna jarri dituzte adibidez. Gainera, sarreran arazoak saihesteko 6 autobus linea jarri dituzte Lekornera iristeko barrualdetik, Baionatik, Hendaiatik, Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Nafarroatik.

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 19. edizioa ostiralean hasi zen eta hiru egunetan zehar kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, eta beste hainbat jarduera jaso ditu. Igandean Elkartasun Egunarekin bukatu zen festibala.