argia.eus
INPRIMATU
EHZ festibalaren aldeko elkartasun jaia egingo dute Gasteizen
  • EHZ festibala bertan behera geratu zela jakinarazi eta berehala hainbat jaialdi txiki sortu dira eta sortzen ari dira hari babesa emateko, Elkartasun erauntsia lelopean. Besteak beste, Bilboko Biba kulturgunean eta Donostiako Bukowskin antolatu dituzte elkartasun jaiak, eta datorren astean, hilaren 11n, Gasteizko gaztetxean egingo dute. 

Arabako Alea @ArabakoALEA 2017ko uztailaren 07a

Jon Basaguren, Libe, Iñigo (E.T.S.), Bidelapurrak, Montauk, Roto eta Dr. Sax izango dira taula gainean, jaialdi akustikoa eskaintzeko. 20:00etan izango da.

Elkartasuna

"Sorgin zelaian, gurea asma lemapean, EHZren 22. edizioa iragatekoa zen aurten. Arrosan hasitako ametsari jarraipena eman behar genion Garroko gazteluan. Baina aurten ez da posible izanen. Urte guzi hauetan auzolanean eraikitako proiektu honek, nehoiz baino beharrezkoagoa du Euskal Herri osoaren elkartasuna. Elkartasun erauntsia behar dugu", azaldu zuten antolatzaileek jaialdia bertan behera utziko zutela jakinarazteko prentsaurrekoan.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.