Azken bi edizioetan bezala, Euskal Herria Zuzenean festialaren 26 edizioa uztailaren 1, 2 eta 3an egingo da Nafarroa Behereko Irisarrin.
Iazko edizioari dagokionez, testuingurua "berezia" izan arren, "arrakastatsua" izan zela diote antolatzaileek, "hurbildu ziren ehunka laguntzaile eta milaka festibalarier esker". Gaineratu dute hurrengo asteetan berri gehiago emango dituztela.
EHZren Udaberria, martxoaren 26an
"Azkenean gibelean uzten dugu berriz negua eta udaberriari gogotsu eginen diogu harrera", azaldu du festibalak. "Hartza esnatu den bezala, EHZko laguntzaileak ere jeiki gira eta lanean hasi. Martxoaren 26an festibalari eta laguntzaileak elkar berriz topatzeko egitaraua prestatu dugu. Festibala, Miarritzen loratuko da, beraz aurten, EHZren Udaberria ekimenarekin martxoaren 26an". Arratsaldeko 17:00etan, Le Royal zineman, Amets Arzallus eta Marc Parramon-ek zuzendutako Altsasu (gau hura) dokumentala eskainiko dute, eta ostean solasaldia izango da Amets Arzallusekin.Miarritzeko ostatuetan poteoa egingo dute gero, gaualdia Mizanbu gaztetxean bukatzeko.