argia.eus
INPRIMATU
EHZ festibala 2018an ez egitea erabaki dute, indarberrituta itzultzeko asmoz
  • Etenaldia iragarri du EHZ festibalak eta 2018an jaialdirik ez dutela antolatuko baieztatu dute. Nolanahi, 2019an proiektua berrituta itzultzeko asmoa agertu dute.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 21a
EHZ festibalaren antolatzaileak, 2017ko edizioa eguraldi txarragatik bertan behera geratu zela iragartzeko agerraldian (argazkia: Kanaldude).

Duela bizpahiru urte hasi zuen gogoeta EHZk eta aurtengo ekainean, eguraldi txarra zela-eta, festibala bertan behera utzi behar izateak, horren ondorioz areagotu diren problema ekonomikoek, erabakia bultzatu dute: 2018an ez da EHZ festibalik izanen.

Naiz-ek jaso duenez, antolatzaileen esanetan, etenaldia baliatu nahi dute trantsizioa egiteko eta “proiektu berria eta berritzailea” martxan jartzeko 2019an.

Gainera, ekainaren 29tik uztailaren 1era bitartean, festibalik izango ez den arren, “EHZrekin lotura duen zerbait” gertatuko dela irakur daiteke Naiz-en.