2020ko otsailaren 15erako deialdia egin dute, “Espainia eta Frantziatik atera eta Euskal Errepublika” behar dela aldarrikatzeko.
Larunbatean aurkeztu zuten Ehuntzen ekimena. Ohar baten bidez adierazi zuten Espainiako eta Frantziako Estatuen menpe “euskaraz bizitzeko zailtasunak” dituztenek, “baxoa frantsesez egitera behartuta” daudenek edota “urrutiko kartzelatan senide eta lagunak” dituztenek osatzen dutela mugimendua.
Data zehaztuta
2020ko otsailaren 15ean Euskal Errepublikaren eguna ospatzea erabaki dute. “Egunerokoan eragiten dizkiguten arazoetatik abiatuz eta herri eta auzo bakoitzak nahi duen gaiaren inguruan arituz” ospatuko dutela adierazi dute.
Jadanik Lapurdi, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko 21 herri eta auzo egun hori prestatzen hasiak dira, eta parte hartzeko gonbita luzatu diete gainontzekoei. Harremanetan jartzeko: ehunehuntzen@gmail.com posta elektronikoaren bitartez.
Ondorengo lekuetan dagoeneko daude lotuta ekimenak:
Mungia (Bizkaia).
Beasain (Gipuzkoa).
Donostia, Antigua (Gipuzkoa).
Donostia, Añorga (Gipuzkoa).
Donostia, Amara Berri (Gipuzkoa).
Donostia, Amara Zaharra (Gipuzkoa).
Donostia, Bidebideta (Gipuzkoa).
Donostia, Egia. (Gipuzkoa)
Donostia, Gros. (Gipuzkoa)
Donostia, Igeldo. (Gipuzkoa)
Donostia, Intxaurrondo. (Gipuzkoa)
Hernani (Gipuzkoa).
Oiartzun (Gipuzkoa).
Oñati (Gipuzkoa).
Pasaia (Gipuzkoa).
Tolosa (Gipuzkoa).
Zumaia (Gipuzkoa).
Hendaia (Lapurdi).
Urruña (Lapurdi).
Barañain (Nafarroa).
Bera (Nafarroa).