argia.eus
INPRIMATU
Ehunka sare komunitarioa martxan da Bilbon
  • Larunbatean aurkeztu dute Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2024ko irailaren 24a

Gainera, Telefonicako eraikin zaharrari erabilera komunitarioa emateko proposamena ere aurkeztu dute. Yolanda Jubato izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak azaldu digu badela garaia auzotarrentzat erabilgarria izango den espazio komunitario bat izateko.

Urtarriletik daramate lanean eta jada udaletxeari ere egin diote eskaera. Yolandak behin eta berriro adierazi du proiektuaren oinarrian beti egongo dela prozesu parte-hartzailea eta auzotarrak entzuteko lan handia egingo dutela.

Yolandak pozik kontatu du eraikinaren banaketa ere aurreikusi dutela eta martxan jartzeko irrikitan daudela.