argia.eus
INPRIMATU
Ehunka pertsonak hartu dute parte Biarritzeko sexu askapenaren martxan
Garazi Zabaleta 2015eko ekainaren 22a
Mila pertsona inguruk hartu zuten parte Biarritzeko sexu askapenaren aldeko martxan (argazkia: Chopin Jean Daniel)

Eguerdian hasi zen ekitaldia faroko enparantzan, hainbat DJ aritu ziren bertan. Eguneko ekitaldi nagusia berriz, aldarrikapen martxa, 16:00etan abiatu zen. Gutxi gora behera mila pertsonak hartu zuten parte, eta Biarritzeko kaleak kolorez bete zituzten.

Les Bascos Ipar Euskal Herriko LGTB taldeak antolatu zuen eguna, "Harro eta bat eginik" lemapean. Taldetik gogorarazi dute Frantziako Estatuan legeak pixkanaka aurrera badoaz ere, estereotipoek zurrun jarraitzen dutela oraindik.

Hainbat elkartek bat egin zuten larunbateko martxarekin. PC eta NPA alderdiak bertan izan ziren, baita hainbat sindikatutako ordezkariak ere. Kultura arlotik, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdiko antolatzaileek Biarritzera gerturatzeko deia egin zuten, taldeak “bazterkeria forma ororen aurka” borrokatzen duela adieraziz.