argia.eus
INPRIMATU
Ehunka lagunek animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen kontra egin dute Bilbon
  • Asteburuan Piztiak konpartsak deitutako manifestazioan jende andana bildu da animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekitaldiaren amaieran Naxako geltokian abolizioa aldarrikatzen duen pankarta eskegi dute.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko ekainaren 20a

Animaliak ez dira latorrizkoak lelopean egin zuten manifestazioa joan den larunbatean animaliak erabitzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasi zen Moyua plazan eta Arriaga antzokian amaitu. Ondoren, manifestua irakurri zuten eta  ekitaldiaren amaieran Naxako geltokian abolizioa aldarrikatzen duen pankarta eskegi zuten. Manifestazioan zehar askotariko mezuak zabaldu ziren: tauromakiaren abolizioa, animalia gabeko zirkoak, animalientzako eskubideak eta animalien askapena, besteak beste.

Ekimen gehiago

Konpartsak aurreko astelehenean ipini zuen martxan sentsibilizazio kanpaina Bilboko metroan. Konpartsakideak informatu duenez, guztira, 10 bideo eta 30 kartel jarri dituzte. Horrekin batera,  duela bi aste hasi zuen nosondehojalata.org webgunean sinadura bilketa, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen abolizioa eskatzeko.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra