Asteburuan Piztiak konpartsak deitutako manifestazioan jende andana bildu da animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekitaldiaren amaieran Naxako geltokian abolizioa aldarrikatzen duen pankarta eskegi dute.
Animaliak ez dira latorrizkoak lelopean egin zuten manifestazioa joan den larunbatean animaliak erabitzen dituzten ikuskizunak salatzeko. Ekimena arratsaldeko 19:00etan hasi zen Moyua plazan eta Arriaga antzokian amaitu. Ondoren, manifestua irakurri zuten eta ekitaldiaren amaieran Naxako geltokian abolizioa aldarrikatzen duen pankarta eskegi zuten. Manifestazioan zehar askotariko mezuak zabaldu ziren: tauromakiaren abolizioa, animalia gabeko zirkoak, animalientzako eskubideak eta animalien askapena, besteak beste.
Ekimen gehiago
Konpartsak aurreko astelehenean ipini zuen martxan sentsibilizazio kanpaina Bilboko metroan. Konpartsakideak informatu duenez, guztira, 10 bideo eta 30 kartel jarri dituzte. Horrekin batera, duela bi aste hasi zuen nosondehojalata.org webgunean sinadura bilketa, animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen abolizioa eskatzeko.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deitu zuen mobilizazioa, “Ez da kultura tortura da” lelopean. Donostiako Aste Nagusian zezenketak egongo dira aurten ere, jaietako egitarautik kanpo bada ere, hiru ikuskizun eskainiko dituzte abuztuaren 15,16 eta 17an Illunbeko... [+]
Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.
Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]
Zezenak torturatu eta hilko dituzte aurten ere Donostiako Aste Nagusian, hiru egunez. Arte y Cultura BMF enpresak iragarri ditu Illunben aurten egingo dituzten zezenketak, eta Aste Nagusiko bigarren asteburuan izango dira, abuztuaren 15ean, 16an eta 17an (18:00etan).
"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]
Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan.
Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.
Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria... [+]
AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.
Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.