argia.eus
INPRIMATU
Ehunka lagun larunbatean Iruñeko euskarazko haur eskolen alde; ekainaren 4an mobilizazio nazionala
Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko maiatzaren 09a
Haur eskolen aldeko mobilizazioa jendetsua izan zen larunbatean (argazkia: Euskalerria Irratia).

"Kalte larria" egiten die erdaldunei bi euskarazko haur eskola gehiago egoteak. Hala ebatzi du epaile batek, guraso zenbaiten kexa jasoz. Eta, era horretan, behin behineko neurri gisa, euskarazko bi haur eskola berriak ez irekitzeko esan du. Erabaki horren aurka, dena dela, helegitea aurkez daiteke.

Larunbatean protesta egin zuten euskalgintzako kideeek, ordezkari politikoen eta hainbat guraso zein haurren babesarekin, erabakiaren aurka eta euskarazko haur eskolen alde. Ehunka pertsona elkartu ziren Iruñeko udal plazan, jai giroan. Haur eskolak euskaraz leloa oihukatu zuten, elkarretaratzea amaituta.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.