Jendetza bildu da ostegun arratsaldean Amurrioko plazan eta Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, ostegun goizean atxilotutako Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen askatasuna eskatzeko.
Amurrioko mobilizazioaren irudiak:
Ernai gazte antolakundeak ohar baten bidez salatu duenez, "Ertzaintzaren eta Audientzia Nazionalaren arteko kolaboraziorik arbuagarrienaren ondorioz, Euskal Gazteria jo puntuan jarrri dute berriro ere". Hego Euskal Herriko gazte antolakundeak gogoratu du urteak direla euskal gazteriak "modus operandi" bera jasan behar duela, Altsasukoen auzia eta laster espetxetik aterako den Julen Ibarrolarena kasu.
Gazteek salatu dutenez, "Euskal Herriarentzako eskaintza bakarra españolista atzerakoia da eta hori inposatzeko beharrezkoak diren bermeak jarriko ditu estatuak". Amurrion gertaturiko tiroketarekin alderatu du Ernaik: "Gerra zikina goratu, omendu eta saritzen dute, aurrerantzean ere beharrezkoa balitz berriro egingo luketela argi uzteko. Inkontrolatuak babesten dituzte: Euskal militanteen etxeak tirokatzea doan ateratzen da, saritua ez denean".
Protesta gehiago gaur
Bi gazteak gaur eraman dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalera, epailearen aurrean deklaratzera. Bestalde, Ernaik mobilizazioa deitu du gaur eguerdiko 12:00etan Amurrioko plazan.
Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.