argia.eus
INPRIMATU
Ehunka herritar aurkeztu dira Kataluniako auzitegietan erreferendumagatik beraen buruak erruztatzera
  • Marcel Mauri Òmnium Cultural taldeko presidenteordeak jakinarazi du Kataluniako erreferenduma antolatzeagatik kondenatutakoekin elkartasunez beren buruak erruztatzeko bete beharreko txostena 10.000 pertsona inguruk jaitsi dutela.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko urriaren 28a
Beraien burua erruztatu dutenetako batzuk, auzitegiaren aurrean. Irudia: @OmniumOsona

Kataluniako hainbat auzitegitan ehunka herritar agertu dira, 2017ko urriaren 1ean antolatu zuten erreferendumaren errudun gisa egozteko beraien burua. Kataluniako preso politikoen aurkako sententziarekiko desadostasuna erakusteko sinbolo gisa egin dute. Kataluniako lau probintziei izena ematen dieten hiriburuetan (Bartzelona, Lleida, Girona eta Tarragona) aurkeztu dira pertsona horiek guztiak.

Marcel Maurik adierazi duenez, “politikariak kondenatu badituzte,[ 2017ko] urriaren 1ean bozkatu genuen ia bi milioi eta erdiak edo irailaren 20an manifestazio baketsuan batu ziren guztiak ere kondenatuak egon beharko lirateke”. Òmniumeko presidenteordeak gaineratu du nahi dutela, erruztatu kopuruei begira, “historian ezagutu den kasurik masiboena izatea”.