argia.eus
INPRIMATU
Ehunka hondurastarrek AEBen okupazioaren eta esku-hartzearen aurka protesta egin dute
  • Diktaduraren Aurkako Oposizioko Aliantzak deituta, ehunka herritar batu dira igandean Hondurasen Palmerolako aire basearen aurka egin zuten protestara, herrialdeko hedabideek jaso duenez. Besteak beste AEBen esku hartzea salatu dute

Andoni Mikelarena @andonimik 2018ko urtarrilaren 16a

Auzia azaroaren 26ko hauteskundeetatik dator. Zenbaketan izandako irregulartasunak gogor salatu ditu ordutik Hondurasko oposizioak. Juan Orlando Hernandez jo zuen hauteskunde batzordeak bozketa horien garaile. Oposizioak ez zituen emaitzak onartu eta zenbaketa berriz egin zedin eskatu zuen, sistema informatikoan izan ziren gora beherak tarteko. Ameriketako Estatuen Erakundeak esaterako hauteskundeak errepikatzea eskatu du.

Donald Trump AEBtako presidenteak ordea, hautagai ofizialistak hauteskundeak irabazi izana bere egin du, eta Hernandez Honduraseko presidente gisa onartu du. Erabaki horrek, hautsak harrotu ditu Ertamerikako herrialdean, eta protesta ugari izan dira, tartean Palmerolako aire basearen aurkakoa. Datozen egunetan protesta gehiago iragarriko ditu oposizioak.