argia.eus
INPRIMATU
Zubietako erraustegiraino iritsi da protesta eta Ertzaintzak kolpeka erantzun du
  • Gipuzkoa Zutikek deituta eta hainbat erakunderen babesarekin, igande arratsaldean zientoka herritar hurbildu dira Zubietako erraustegia eraikitzen ari diren '0 gune' delakoraino, errausketaren kontrako protesta eraman nahian. Ertzaintzak eragotzi die bertaratzea, hurbiltzeko bide guztiak itxita.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 24a
Protestariak erraustegiraino heldu ziren, eta Ertzaintzak bi zutabeetako bati eraso egin zion. (Argazkia: Dani Blanco)

Iazko martxan baino ertzain gehiago bidali dituzte Gipuzkoako agintariek eta airetik helikopteroak gertutik jarraitu ditu protestalarien mugimendu guztiak. Beren protesta erraustegi atariraino eramanik, beherako bideari ekin diote buzo zuriz beztitutako ehunka herritarrok.

Herritarrak zuriz jantzita abiatu ziren Zubietako erraustegirako bidea hartzeko. 

Minutuak aurrera ahala zabaldu dira ertzainek herritar batzuen kontra eduki duten jokabide oldarkorraren albisteak, bertaratutako zenbaitek sare sozialetan ipinitako irudiei esker:

Herritarrek esku hutsak erakutsiz erantzun diete ertzainen kolpeei: