Por España Me Atrevo eskuin muturreko taldeak CUPen Bartzelonako egoitzaren aurrean larunbatean elkartzeko deia egin zuen. Faxismoa aldarrikatzeko manifestazioa izango zela argudiatuta, CUPeko ordezkariek elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu zieten Hauteskunde Batzordeari.
Manifestazioa ez zuten debekatu eta Mossoek neurri bereziak hartu zituzten arren, tentsio uneak izan ziren Bartzelonako kaleetan. CUPek faxismoari aurre egin eta egoitza babesteko deia zabaldu zuen: 400 lagun inguru bildu ziren Katalunia “faxismorik gabeko Errepublika” dela aldarrikatzeko. Parez pare eskuin muturreko 40 lagun izan zituzten. Ez zen aparteko istilurik izan, baina beste behin argi geratu da faxismoak inpunitate osoz jarduteko zilegitasuna duela.