Londresen sortutako mugimenduak aldarrikapenez bete ditu munduko hainbat toki, “krisi klimatikoari eta kolapso ekologikoari” aurre egiteko.
Extinction Rebellion mugimenduak mundu osoko kale eta leku sinboliko ugari hankaz gora jarri ditu astelehenean. Hiri esanguratsuenetan klima aldaketaren aurkako oihuak entzun dira. Urriaren 7an hasi eta 20raino, protesta eta ekimen asko egingo diren bi aste espero dituzte. Lehen aldarrikapen egunean, eserialdiak eta bideak mozteko era ugari jarri dituzte praktikan, kasu batzuetan atxilotu ugari egon dira.
Londresen 135 atxilotu izateraino heldu dira, eta Westminsterren errepidea moztu nahi izan dute, Erresuma Batuko parlamentarien sarrera eta irteera bideak blokeatzeko. Zubi eta pasabide batzuk ere hartu dituzte ekintzaileek.
135 arrests as Extinction Rebellion climate change protestors overwhelm police in Central London on Day 1.#ClimateStrike #ClimateEmergency #ClimateAction #ClimateChangeIsReal #ExtinctionRebellion #StopTheCoup #EverybodyNow @ExtinctionR
— Urban Pictures UK (@Urban_Pictures) 2019(e)ko urriaren 7(a)
@xrlondon @metpoliceuk @XRebellionUK pic.twitter.com/qIBvLI5eu6
Amsterdamen 50 lagun atxilotu dituzte Herbeheretako hiriburuan egindako mobilizazioetan.
#amsterdam #ExtinctionRebellion afvoeren klimaat gekken! pic.twitter.com/0MsANRGndJ
— Vinnie!🏳️🌈💎 (@dutchdreamer_) 2019(e)ko urriaren 7(a)
Espainiako Estatuan, Madril izan da protesten erdigune. Ministeritza Berrietan kokatu dira aktibistak, eta Trantsizio Ekologikoaren Ministeritzako atearen aurrean egin duten asanbladan erabaki dute ostiralera arte kanpaldia egingo dutela.
La asamblea de la #RebelionClimatica7O acaba de decidir que se quedan frente al Ministerio para la Transición Ecológica hasta el viernes. Estaremos con la compañeras de @EsXrebellion #Rebelion7oct Rebelión frente a la inacción ✊ pic.twitter.com/ReKnpsv6IO
— Javier Gallego Crudo (@carnecrudaradio) 2019(e)ko urriaren 7(a)
Berlinen ere protestak eta bide mozketak egin dituzte. Heidelberg hirian izan da Alemania aldetik zabaldu den irudi deigarria: aurpegiak margotuta eta jatzi gorridun jende andanak hartu ditu hiriko kaleak, polizia idarrei aurre egiteko beldurrik ez dutela nabarmenduz.
#RedRebels coming to support us! Wir brauchen jeden Support, kommt auch - die Polizei möchte bis 16h wissen, wie es mit der #Blockade um die #ArcheRebella weitergeht...@ExtinctionR_DE @XR_Aufstand @XRBerlin pic.twitter.com/HgJSlA4NPn
— Extinction Rebellion Heidelberg (@XR_Heidelberg) 2019(e)ko urriaren 7(a)
Parisen Châtelet Plaza hartu dute protesta egitera atera diren ehunka pertsonak. Agintariek arazo klimatikoekiko duten geldotasuna salatu dute.
Les militants écologistes d'Extinction Rebellion bloquent la place du Châtelet à Paris > https://t.co/n7Jg5mdIZQ pic.twitter.com/2UOTNsYdXi
— Le Parisien (@le_Parisien) 2019(e)ko urriaren 7(a)
Itsasoz bestalde, Ameriketako Estatu Batuetan ere egin dituzte ekimenak. New Yorken hileta bat antzeztu dute, ekologiaren eta munduaren heriotza hurbil bat sinbolizatuz. Zelanda Berrian eta Australian ere protestak izan dira, atxilotu bat edo besterekin.
Extinction Rebellion #NYC marching for #ClimateAction
— ͏Postcards4USA (@postcards4USA) 2019(e)ko urriaren 7(a)
in Battery Park.
Funeral procession for a Living Earth. Feel the urgency. Time is running out.#ExtinctionRebellion @ExtinctionR @XR_NYC pic.twitter.com/JoAz7kpXSX