Ostiraletik larunbaterako gauean bi emakumeri egin zieten eraso Antsoaingo jaietan. Komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.
Festa giroan gertaturiko beste bi eraso sexista salatu dituzte asteburu honetan. Oraingo honetan, Antsoainen. Ostiraletik larunbaterako gauean egin zieten eraso bi emakumeri, eta komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.
Erasoak salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten igandean Antsoaingo plazan, herri mugimenduak eta udaletxeak batera deituta. "Ezetza beti ezetz" dela gogoratu zuten, baita erasoak "jendarte patriarkalari doakion matxismoaren erakusle" direla ere.
Albistea Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra