Ostegunean Mediterraneo itsasoan, Libiako kostatik gertu 500 pertsona inguru zeramatzaten bi ontzi hondoratu dira, eta ehunka pertsona hil dira, BBC kate britainiarrak aditzera eman duenez.
Erreskate lanak zailak dira, Libiako kostazainek oso baliabide eskasak baitituzte: ontzi puzgarriak eta arrantza ontziak, besteak beste. Momentuz 200 pertsona erreskatatu dituzte.
Ostegunean Italiako kostazainek 1.300 pertsona inguru erreskatatu zituzten eta asteazkenean 3.000 lagun jaso zituzten erreskate taldeek.