Arratsaldeko 19:00etan plazan egin da elkarretaratzea. Bertan irakurri dute Nekane Txapartegik Suizatik bidalitako eskutitza (hemen osorik irakurgai).
Txapartegik bidalitako mezuak azaltzen duenez, duela gutxi izan du estradizio eskaera honen berri eta zera adierazi du gutunean: "Berriro ere, akusazio berria (ekintza zehatzik gabe) inkomunikazio epean Madrilgo Guardia Zibilaren komisarian torturapean egindako deklarazioetan oinarritzen da. Nire ideien aurkako jazarpen politikoak aurrera darrai, nire aurkako ehiza ireki da...".