Bilboko Udalak antolatuta Zinebi azaroaren 11n, ostirala, emango dio hasiera 64. edizioari, Arriaga Antzokian 19:30ean egingo den inaugurazio-galarekin.
Azaroaren 18ra arte iraungo du jaialdiak, amaiera-gala eta sari banaketarekin. Gainera, Maria Goirizelaia eta Ane Pikaza izango dira lehen aldiz gala hauen zuzendari.
47 herrialdetako (2021ean baino sei gehiago) 147 filmek hartuko dute parte (iaz baino 24 gehiago).
Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago Estatuan estreinaldiak dira, eta programaturiko filmen erdia baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte.