argia.eus
INPRIMATU
EHUko lankideen babesa jaso dute Aierdik eta Antolinek epaitegira sartzean
  • Enrique Antolin eta Xabier Aierdi EHUko irakasleen kontrako epaiketa hasi da gaur goizean Bilboko Epaitegian. Bi euskal deportaturi unibertsitatean ikasten uzteagatik epaituko dituzte, prebarikazio delituaz akusatuta. Lankide ugariren babesa jaso dute epaitegiaren kanpoaldean, Iñaki Goirizelaia errektoreak eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektore ohiak tartean.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko martxoaren 11
Goirizelaia, Antolin, Aierdi eta Perez Iglesias, epaitegira heltzean (ETB).

Bi epaituen lankideek adierazi dutenez, Belen Gonzalez eta Angel Lete deportatuen irakasle gisa aritu zirenean, 1992-93 eta 2001-02 ikasturteetan, beraien lana besterik ez zuten egin Antolinek eta Aierdik.

Aldiz, prebarikazio delitua leporatuta, fiskaltzak zortzina urteko gaitasungabetzea eskatu du bi irakasleentzat, EHUn aritzeko zein beste edozein kargu publikotan aritzeko.

Iñaki Goirizelaia eta Juan Ignacio Perez Iglesiasekin batera, Pedro Miguel Etxenike ikerlaria, Carmelo Garitaonaindia Bizkaiko campuseko errektorea eta Laura Mintegi irakasle eta legebiltzarkidea gerturatu dira epaitegira.