Jaurlaritzak zehaztu duenez, "hitzarmen honek balioko du, besteak beste, sintomarik ez duten pertsonen bilaketa egiteko.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Nekane Murgak eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Nekane Balluerkak, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute apirilaren 29 arratsaldean, "Euskadin SARS-CoV-e koronabirusa atzemateko gaitasuna handitzeko". Eusko Jaurlaritzak emandako informazioa da.
Jaurlaritzak zehaztu duenez, "hitzarmen honek balioko du, besteak beste, sintomarik ez duten pertsonen bilaketa egiteko, Osakidetzak martxan jarritako biztanleriaren lagin berean. Beraz, azterketa horretan parte hartzeko hautatutako 5.000 pertsona ingururi, proba azkar bat (serologikoa) egiteaz gain, PCR bat ere eskainiko zaie, sintomarik ez duten pertsonak eta haien bilakaera detektatzeko. Horrela, Euskadik handitu egiten du Osasun Sailaren eta EHUren arteko lankidetzaren ondorioz koronabirusa hautemateko duen gaitasuna".
Murgak gogorarazi du EHUko laborategiak Osakidetzak pandemiari aurre egiteko garatutako Kontingentzia Planean sartuta daudela. Eta Balluerka errektoreak azpimarratu du "Osasun Sailaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza bizia".
Balluerkak azpimarrau du "proiektu honetan parte hartzen duten ikertzaile guztiek (UPV/EHU, Ikerbasque, Achucarro, Biofisika Bizkaia Fundazioa, Osakidetza) egindako lan handia. Berehalako erronka zientifiko bati erantzun azkarra eman zioten, eta orain ikusten da erantzuna ere eraginkorra izaten ari dela".
Bi erakundeen artean PCR hauek martxan jartzea ez da, ordea, herritar askok nahi bezain azkar martxan jarri. Sinadura bilketa abiatu dute hainbat aldiz.
Hilabete inguru behar izan dute ikerlariek PCR probak garatzeko (itxialdia martxoaren 14an ezarri zen Hego Euskal Herrian, eta apirilaren 10ean jakin genuen PCR proba hauek garatu zirenaren berri), eta 20 egun behar izan dituzte erakundeek berau aplikatzeko hitzarmena sinatzeko.