Euskal Herriko Unibertsitateak jakinarazi duenez, gutxienez astebetez ez du eskolarik emango Zuzenbide Fakultateko irakasleak. Astelehen goizean Leioako campuseko ehunka ikaslek sare sozialetan frankismoa goraipatzea eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak hedatu izana salatu dute. EHUk irakasleak zabaldutako mezuak “unibertsitatearen baloreekin bat datozen” aztertuko du.
Irailaren 30ean, ikasleek batzarra egin dute Zuzenbide fakultatean “Faxistak kanpora” lelopean eta 11:00etan ehunka lagun bildu dira elkarretaratzean EHUri irakaslea kanporatzeko eskatzeko. EITBk eguerdian jakinarazi duenez, behin-behinean ez du eskolarik emango mezu faxistak zabaldu dituen irakasleak.
Concentración dentro de la facultad de derecho de la UPV al grito de "Faxistak kanpora" exigiendo la expulsión del profesor:pic.twitter.com/FLa4L10pVo https://t.co/oui7bkoNL8
— Gure bideoak (@GureBideoak) September 30, 2024
Lan-zuzenbideko irakaslearen aurkako afera irailaren 27an hasi zen. Leioatik! hedabideak jakinarazi zuen ideia faxistak sareen bidez zabaltzen zituen irakasle bat eskolak ematen ari zela Leioako Zuzenbide Fakultatean. Beti ere hedabideak adierazi duenaren arabera, irakasleak Falange Española de las JONS eta mezu faxistak zabaltzen dituen Santiago Armesillaren argitalpenak hedatu ditu, baita mezu matxistak, homofoboak eta Francoren aldekoak ere zabaldu ditu.
Irailaren 27ko goizean eskolak ematera joan zen irakaslea eta hainbat ikaslek ikasgelatik irtetea oztopatu zion, bideoan ikusten den bezala. Azkenean, unibertsitateko segurtasun indarrek babestuta atera zen fakultatetik. Ernai gazte mugimenduak ekintza bere gain hartu zuen eta EHUri eskatu zion irakaslea kanporatzeko.
Un profesor de derecho de la facultad de Leioa ha tenido que huir escoltado tras publicar mensajes fascistas, machistas y homófobos en redes sociales. Ernai ha reivindicado la acción: pic.twitter.com/BLhuRdKpTo
— Gure bideoak (@GureBideoak) September 27, 2024
Irailaren 29an Jose Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak Radio Euskadin hitz egin zuen ostiraleko gertakizunez. Adierazi zuen ikasleek irakasleari egindako jazarpena "onartezina" dela. Gehitu zuen irakasleak esandakoak aztertu beharko liratekeela, akademiaren ideiekin bateraezinak diruditelako. Esan zuen “delitu izan daitezkeen iruzkinak baldin badira, horren aurkako neurriak hartu beharko” dituztela.
Irakasleak X plataforman zabaldutako mezuetako batzuk
Abortatzearen aurkako mezu hau zabaldu du, adibidez: “Abortuaren aldeko emakumeak, aita baztertzen duzuenok eta bizitza gutxietsi. Puta alabak, egin duzue harrikoa aurrekoan agindu nizuen bezala? Plateren batean edo edalontziren batean orban bat ikusten badut ikusiko duzue... Gaitzetsi krimenak eta erditu zaitezte, kabroiak. Gora Espainia, urdangak”.
Falangisten aldeko mezu hau ere bai: “Non dago erregea, Felipe VI.a? Falangistok beti esan dugu, monarkia borboitarra ez da ezeren bermea, bere dinastia negargarriarena baino. Borboia ez dago eta inor ez dago bere zain. Separatismo kriminalaren beste konplize bat, onartzen duena”.
Mezu homofoboen adibide bat da ondokoa: “Pfffff….. Ze bujarra itxura daukaten Euskadiko PPkoek. Marikoiarena egitea modan dago botoak irabazteko ala? Nirekin ez daitezela gogoratu zeren hondoratuko ditut… Maritxuarena egitea baino nahiago dut hil. Haien boto-papera bota dut olio-ontzi batera”.
Irungo alardeaz eta hango alkate Cristina Labordaz ere idatzi du: “Alardea Francorekin askoz hobea zen: ereserki nazionalaren akordeak entzuten ziren. Orain zer daukagu? Umeak hiltzea baimentzen duen alkate batek egiten digu harrera. Ezin gaituzte gehiago zikindu. Zu, @_laborda, baino askoz gehiago gustatzen zait Franco.. Jo ezazu ereserkia, jo ezazu...”.