argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernuaren balorazioa
EHNE: “Ausardiaz jokatu beharko du, inflexio puntu batetik dinamika eraldatzailera egiteko”
  • Nafarroako Gobernuaren hamasei hilabeteko jardunaren balorazio egiteko eskatu diegu hamalau gizarte mugimenduri. Hemen EHNE nekazari sindikatuak egin duena.

Xabier Letona Biteri @xletona 2016ko abenduaren 19a

Nola baloratzen duzue Nafarroako Gobernuak 16 hilabetetan zuen esparruan  egin duen lana?

Egindako lanarekin baino markatutako lan ildoa da gehien goraipatzen duguna, badakigulako egun batetik bestera ezin dela dena aldatu. Baina pausoak sumatzen hasiak dira, adibidez aurtengo aurrekontuak inflexio puntu horren adierazle izan daitezke, edota egiten ari diren barne berrantolaketak, edota parte hartzea bultzatzeko zabaldutako bideak. Dena den ausardiaz jokatu beharko dute inflexio puntu batetik dinamika eraldatzaile baterantz egiteko.

Zuen esparruan nora heldu beharko litzateke Gobernua gelditzen zaion legealdi denboran?

Badakigu lau urte ez dela denbora sobera nekazaritzak eta abeltzaintzak behar duten eraldaketa osoa egiteko, baina hainbat eremutan gobernuak lanak norabide onean utzi ditzake. Hala nola elikadura burujabetzaren sakontzean, eredu industriala eta ingurugiroan errotutako ereduaren arteko eztabaidaren sozializazioan,kanpotik datozkigun eta lurra eta elikagaiak kutsatzen dituzten intsumoen erabilpenen murrizketan eta eredu agroekologikoen hazkundean ere bai.

Jarriko diozue nota bat 0tik 10era?

6-7, ulertzen dugulako aurretik jasotako inertziak zuzentzeak duen zailtasuna.