argia.eus
INPRIMATU
Ehgamen iraqueerle taldea martxan da
  • Iraqueerle taldea hasi du Ehgamek, Donostian. LGTBIQ+ gaien inguruko liburu bat landuko dute hilabetean behin. Oihana Arana, Maialen Berasategi Catalán, Eva Pérez-Pons eta Leire Vargasen poesia errezitaldiak abiatuko du ekimena, urriaren 11n.

ARGIA @argia 2022ko urriaren 04a
Kae Tempest idazlearen 'Antzinako berri-berriak' izango du ardatz ekaineko saioak.

LGTBIQ+ gaien inguruko liburu bat izango dute ardatz Ehgamek abiatutako iraqueerle taldeko saioek. Hilean behin egingo dituzte, Donostiako Egia auzoko Teila Fabrikan. Asteartez izango dira saio guztiak, 18:30ean.

Euskarazko nahiz gaztelaniazko liburuak landuko dituzte, eta solasaldiak euskaraz izango dira. Gaian interesa duen edonorentzat izango dira saioak. Parte hartu nahi dutenek iraqueerle.ehgam@ni.eus helbidera idatz dezakete.

Egitaraua:

-Urriak 11: aurkezpena eta poesia errezitaldia. Oihana Arana, Maialen Berasategi Catalán, Eva Pérez-Pons eta Leire Vargas.

-Azaroak 8: Noiz bukatzen da armairua? (Egoitz Arbiol eta Ibai Fresnedo)

-Abenduak 13: El feminismo queer es para todo el mundo (Gracia Trujillo)

-Urtarrilak 10: ¿Por qué ser feliz si puedes ser normal? (Jeannette Winterson)

-Otsailak 14: La política de todes. Feminismo, teoría queer y marxismo en la intersección (Holly Lewis)

-Martxoak 14: El arte queer del fracaso. (Jack Halberstam)

-Apirilak 18: Borrokalari transgeneroak. (Leslie Feinberg)

-Maiatzak 9: Por una política a caraperro (Paco Vidarte)

-Ekainak 13. Antzinako berri-berriak (Kae Tempest)