argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduren oinarrien %81,4k babestu du zuzendaritzak Sanchezen inbestiduran abstenitzeko egindako proposamena
  • EH Bilduk Espainiako presidentea izendatzeko egingo den inbestidura saioan hartuko duen jarrera ezaguna da jada. Koalizioak aditzera eman duenez, “Espainiako Kongresuko bost diputatuek abstentzio aktiboa ematea erabaki dute ezkerreko indar subiranistako oinarriek”.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 03a

Espainiako Kongresuan koalizioak dituen bost diputatuak abstenituko dira eta Pedro Sanchezek (PSOEko hautagaia) Espainiako presidente aukeratua izateko beste urrats bat emanen du.

EH Bilduko oinarriek zuzendaritzaren proposamenarekin bat egin dute nagusiki: %81,4k alde bozkatu dute (4.406 boto); %13,9k kontra (756 boto), eta %4,6k zuri. Parte-hartzea %40,1ekoa izan da (5.441 boto).