argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduren batzarrak Madrilgo aurrekontuei baietza ematea onartu du botoen %91,5ekin
  • Madrilgo Kongresuan EH Bilduk dauzkan diputatuek baiezko botoa emango diete Pedro Sanchezen gobernuak 2021erako aurkeztutako aurrekontuei. Hala erabaki du koalizioaren batzar nazionalak ostegun iluntzean egindako bozketa telematikoan, mahai politikoaren proposamena botoen %91,5ek ontzat emanda.

ARGIA @argia 2020ko azaroaren 27a
Arnaldo Otegik baietzko botoa eskatu die EH Bilduko militanteei "euskal errepublikaren aldeko bidea" sendotzeko. (Argazkia: EH Bildu)

EH Bildu koalizioaren militantziak gehiengo ia erabatekoz baietzarekin erantzun dio Arnaldo Otegi buru duen zuzendaritzak bozketara eramandako galderari: "Ados zaude EH Bilduk Espainiako Diputatuen Kongresuan dituen bost diputatuek PSOE-Podemosen Gobernuaren aurrekontuei baiezko botoa ematearekin?”. Koalizioak berak emandako datuen arabera, bozketa telematikoan 1.588 boto zenbatu dituzte, eta horien artean baietza eman dute 1.453k, ezetza, 89k ezetz eta 46k boto zuria eman dute. 

Bilkuran Arnaldo Otegik militantziari egindako hitzaldian esanetako batzuk zabaldu ditu Naiz-en Iñaki Iriondok. Horren arabera, EH Bilduko lider nagusiak azpimarratu du baietza ez dela Estatuaren aurrekontuetan azaltzen diren zenbakientzako baizik eta ireki den aukerazko leihoari zabalik eusteko, leiho horrek baimendu dezakeelakoan bai Euskal Herriko jendeak urratsa berriak ematea galdutako eskubide sozialen berreskuratze aldera, bai nazio mailako demokratizatzea, mugatua izanik ere, eta baita espetxe politika aldatzeko ematen ari diren urratsei eustea ere.

Otegik azpimarratu omen du EH Bildu fiakaitza dela aurrerapen demokratikoak emateko posibilitateez, baina orain dagoen arriskua dela eskuin autoritario batek, trifachito delakoak, des-demokratizatze prozesu bati ekin eta ultraeskuinaren agenda etzartzeko.