argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduk eta EAJk autogobernu ponentzian adostutakoa kinkan jarri du adituen batzordeak
  • EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos talde parlamentarioen gehiengoarekin osatutako adituen batzordeak, EAErako estatus berriaren artikulazioan erabakitzeko eskubideari garrantzia kendu dio. EH Bilduk desadostasuna erakutsi eta hasieratik defendatutako oinarriak aurkeztuko dituela esan du.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 21
Adituen batzordea

Adituen batzordea EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariek osatzen dute, eta El Correo-ren arabera, “akordio zabal bat” dute hiru talde parlamentarioek estatus berriaren txostena idazteko.

Horrek zalantzan jarri ditu EH Bilduk eta talde jeltzaleak autogobernu ponentzian adostutako oinarrizko lerroak; Gara-k azaldu duenez, erabakitzeko eskubidea ere ezbaian dago adituen testuan.

Idoia Mendiak adierazi du erabakitzeko eskubidea “falazia” bat dela: “Hurrengo Estatutua ildo beretik joan behar da. Ez dugu sinesten erabakitzeko eskubidean. Ibarretxeren garaia sortutako kontua da”.

Egoera horren aurrean, EH Bilduk adituen lanarekiko desadostasuna erakutsi du. Estatus berritik distantzia hartu eta taldeak artikulatutako txostena aurkeztuko duela adierazi du.