5 MW baino gehiagoko potentzia instalatua duten proiektuak ez egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Balio handiko nekazaritza lurrak foltovoltaikoetarako ez erabiltzea eskatu du EH Bilduk. Energia berriztagarrien EAEko lurralde plan sektorialak balio handiko nekazaritza lurretan aurreikusten ditu fotovoltaikoak, eta 5 MW baino gehiagoko potentzia instalatua duten proiekturik ez egiteko mozioa aurkeztu EH Bildu Araba batzarkide-taldeak Eusko Jaurlaritzan.
Fotovoltaikoak eraikitzeko asmoa duten lurrak emankorrak direla adierazi du EH Bilduk, eta hala erakusten dutela hainbat txostenek. Hain zuzen, Diputazioaren nekazaritza-garapeneko zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren ondare naturalaren eta aldaketa klimatikoaren zuzendaritzak egindakoek eta Diputazioaren ingurumen teknikarienak. "Hiru txosten horiek adierazten dute, beraz, energia berriztagarrien proiektuak kokatzeko lekuak moldatu egin behar direla".
Izatez, Eusko Jaurlaritzak 2021ean aurkeztu behar zuen energia berriztagarrien EAEko lurralde plan sektoriala, baina gaur-gaurkoz ez dago aurkezteko datarik. Beraz, "atzerapen horrek bide ematen du energia berriztagarrien zabalpena antolaketarik gabe egiteko, balio estrategiko handiko nekazaritza-lurrak aintzat hartu gabe", EH Bilduk ohartarazi duenez.