argia.eus
INPRIMATU
EH Bilduk dio hotelen hedapena gelditzeko emandako hitza jan egin duela Donostiako Udalak
  • Donostiako Udalak behin betiko onartu du Garibai kaleko Plan Berezia. Horrela, 23. zenbakiko eraikinean etxebizitza turistikoak jarriko dituzte lehen solairutik seigarrenera. Beheko solairuak eta sotoak hirugarren sektoreko erabilera mantenduko du.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2021eko azaroaren 17a
(Argazkia: Inaxio Esnaola)

Erabakiarekin kritiko azaldu da EH Bildu: “Hotel berri honi gaur emandako oniritziaren aurretik, udal gobernuak iragarri zuen hotelen hedapena geldiarazteko konpromisoa hartua zuela lizentzia berriak emateko interes publiko gehiagorik ez dagoelako”. Hain zuzen ere, atzoko udal batzordeetan hotelen inguruan hitz egin zuten EH Bilduk egindako interpelazio batengatik. Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak adierazi zuen hotel berriak jartzeko proposamenak baztertzen ari direla, udalaren ustez hirian ostatu kopuru nahikoa dagoelako.

Hotelen ugaritzea “mugatzeko” EH Bilduk egindako proposamenak udal gobernuak baztertu dituela gaineratu dute. “Aitzakia beti berdina da: gobernuak ezin duela ezer egin eta eskuak lotuta dituela”.