EH Bildu nabarmen nagusitu da Gipuzkoan, 11 eserlekurekin

  • Gipuzkoan izan du babes gehien EH Bilduk, eta 2 eserleku gehiago lortu ditu; 135.000 boto baino gehiago eskuratu ditu, eta 5 puntu egin du gora. EAJk eserleku bat galdu du, eta 9rekin geratu da; 4 puntu egin du behera. Donostian boto gutxigatik irabazi du EAJk, eta udalerri ia denetan ezkerra nagusitu da. Abstentzioa %38koa izan da, 2020an baino 9 puntu txikiagoa.

Argazkia: EH bildu

2024ko apirilaren 21an - 22:41
Azken eguneraketa: 23:49

EH Bildu (136.301 boto) eta EAJren (107.523 boto) atzetik, PSE-EE (45.887 boto) izan da Gipuzkoako hirugarren indarra, eta eserleku bat gehiago irabazi du. Sozialistek 4 legebiltzarkide izango dituzte Gipuzkoatik, beste bi lurraldeetan bezala. Azken eserlekua PPrentzat (21.722 boto) izan da. Podemosek (7.384 boto) Gipuzkoan ere kolpea jaso du, eta zituen 2 eserlekuak galdu ditu. Eserlekurik gabe eta 14.000 boto galduta, Podemos Sumarren atzetik geratu da. Sumarrek ere ez du nahikoa babes izan (10.479 boto) eta ez du legebiltzarkiderik izango Gipuzkoatik. Voxek 1.100 boto gehiago jaso ditu (5.122), 2020ko hauteskundeekin alderatuta.

Udalerriei erreparatuta, EH Bilduren nagusitasuna nabarmena izan da, eta ohiko joera indartu da; udalerri ia guztiak bereganatu ditu, eta ia denetan egin du gora boto kopuruan. 82 udalerritan izan da lehen indarra ezker koalizioa. EAJ 7 udalerritan nagusitu da, baina horietan ere EH Bilduk bozka igoera izan du, eta tartea txikitu dio EAJri –mantendu, jaitsi, edo igoera txikia izan baitu–. Elgoibar, Hondarribia, Irun, Albiztur, Beasain eta Olaberrian garaile izan da EAJ, baina EH Bilduk aurrea hartu dio beste udalerri batzuetan eta, esaterako, lehen aldiz kolorez aldatu dira, Eibar, Zumarraga eta Urretxu. Azkoitia, Zarautz eta Aian ere ezker independentista gailendu da.

Donostian jeltzaleak izan dira boto gehien eskuratu dituztenak (28.184 boto), baina ezker independentista oso gertu izan dute: soilik 821 bozkaren aldea izan dute. Zalantzarik gabe, hiriburuan ere EH Bildu indartu dute herritarrek (27.363 boto), eta 8.000 boto baino gehiago irabazi ditu. EAJk, kontrara, 1.000 bozka baino gehiago galdu ditu. PSE-EEk ere gora egin du Donostian (14.725 boto), eta 2.200 bozka gehiago jaso ditu.

Zenbatua: %
Eguneratua:
legebiltzarkide
2020
2024


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude