Zubietako erraustegiaren obren hasiera gipuzkoarrentzat “oso albiste txarra” dela esan du EH Bilduk. EAJren eta PSEren “beste inposaketa bat” dela adierazi du Iban Asenjo batzarkideak.
“Gure udalak 35 urtetan zorpetuko dituen irtenbide bat ez da inondik inora erakargarria”, salatu du Asenjok. Alternatiba “garbiagoak, osasuntsuagoak eta merkeagoak” daudela azpimarratu du, eta Nafarroan egiten ari diren hondakinen kudeaketa jarri du adibidetzat.
Xabier Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EH Bilduko bozeramaileak “arduragabekeria politikoa” leporatu dio EAJri, gipuzkoarren nahiari “uko egin” eta errausketaren eraikuntzekin tematzeagatik. Irtenbidea herritar guztien artean bilatu behar dela esan du.
Gure babesa azken egunotan erraustegiaren kontra mobilizatu diren gipuzkoarrei. Herriari entzuteko deia egiten diogu EAJri #Erraustegirikez pic.twitter.com/YdcCs5bhbh
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) 2017(e)ko maiatzak 10