Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs sortzaileak eginen den ekitaldiaren hainbat detaile eman ditu. Lorea Agirre eta Martxel Rodriguezekin batera euskara, antzerkia eta euskal kantutegia batuko duen pieza kultural bat eginen dute.