argia.eus
INPRIMATU
EH Bai Mauleko ospitalearen geroaz arrenküratürik da
  • Mauleko ospitalearen egoeraz arrenküraturik, xiberoko EH Bai koalizioko kideek prentsaitzineko bat antolatü düe salaketa eta proposamenen egiteko.

Xiberoko Botza @xbotza 2018ko maiatzaren 29a

Izan langile ala egoliarrentako, Mauleko ospitalearen egoera txarra salatzeaz gain, EH Bai-ekoek proposatzen due ospitalea "kostalde-nafarroa lürraldeko ospitale elkargoaren" barne sartzea. Elkargo hori 2014ean sortu zen, eta Baionako ospitaleaz gain, Donapaule eta Izpurako Luro ospitaleak biltzen dütü.

Hortarako herritarrak informatzeaz gain, xiberoko haütetsier galteginen deie proposamena süstengatzen düen ala ez. Hala bada, gaia Eüskal Hirigüne Alkargolat eramanen düe.

Albiste hau Xiberoko Botzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.