argia.eus
INPRIMATU
Eguzkiak ez ditu erre mezu homofoboak
  • Goizean goiz eguzkiaren irteerarekin batera Alacanteko (herrialde katalanak) hondartza batean mezu homofoboak agertu dira.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 11
Harrokako mezu homofoboa

Valentziako LGTB mugimenduak salatu duenez, Cabo de las Huertaseko harroketan “zona no gay”  eta  “no gay” bezalako pintadak agertu dira.

Toño Abad Diversitat Alacanteko presidenteak, pintada homofoboak agertzen diren lehen aldia izan dela adierazi du eta gertatu dena “oso larria” dela. Alacanteko itsasertzeko paseoan ere feministen aurkako mezuak agertu dira.