Jean-Michel Larrasquet zendu ostean, Eguzki Urteaga soziologoak hartuko du Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzren gidaritza.
Kazeta.eus-ek informatu duenez, maiatzaren 11n izendatu zuten Urteaga Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Eusko Ikaskuntzako lehendakari, erakundearen administrazio kontseiluaren erabakiz.
Urteaga EHUko irakaslea da eta ikerlari atxikia Social and Bussiness Research Laboratory ikertegian, Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean.
Ez du berria Eusko Ikaskuntzarekin lotura, Ipar Euskal Herriko lehendakari-ordea izan baitzen Jean-Claude Larronde lehendakari zen sasoian.
“Gobernantza eraberritu” nahi du Urteagak kargu berria hartuta, “lidergo argia adieraziz eta talde-lana berrindartuz” eta horretarako lankide ugari izango du inguruan: Argitxu Camus, Viviane Delpech, Anne-Marie Gale, Claude Mehats, Maitena Urmeneta, Argitxu Etxandi eta Jean-Claude Larronde.