Hego Koreako Daejeon eta Sejong hiriak bidegorriarekin eta errepidez lotuta daude. Bidegorria, ordea, eguzki plakaz estalita eta errepidearen bi noranzkoen erdian dago.
Sistema fotovoltaikoak estaltzen duen bizikletentzako bideak babesa ematen die txirrindulariei eguraldiaren eta autoen aurrean. Horrela, guztira 32 kilometroko bidea dute osatuta bi hirien artean Carscoops gunearen arabera. Bidegorrira lur azpiko sarbideen bidez sartzen da eta kilometroko sarrera bat dago.
Plakaz inguratutako bidearen ondoko errepideko errailetik zirkulazio azkarreko autobusek soilik zirkulatu dezakete. Autoek gainerako hiru errailak erabili ditzakete.
Jarraian, eguzki plakaez estalitako bidegorriaren irudiak: