Orain dela 15 urte itxi zuen Guardia Zibilak Egunkaria. Xabier Letona ARGIAko kazetariak idatzitako artikuluak dioen bezala, euskarazko adierazpen askatasunaren aurkako erasoa izan zela nabarmendu dute erabiltzaileek sare sozialetan. "18 lagun atxilotu, horietako hainbat torturatu, espetxean izan, 150 lagun lanik gabe utzi, dirutzak gastarazi epaiketari begira… eta handik zazpi urtera absoluzioa etorri zen". Sarean zeresana eman du urteurrenak eta babes mezuak ugariak izan dira. Hemen bildu ditugu hainbat txio esanguratsu.
Orbainek gogorarazten digute behinola zauria egon zela. #EgunkariaAurrera #egunkaria15urte pic.twitter.com/XJKUwwSrN1
— Imanol Magro (@Imagreto) February 20, 2018
Euskaldunon #Egunkaria
— Ander Lipus (@HutsTeatroa) February 20, 2018
Gure ahotsek, gure eskuek, gure bihotzek euskaraz hitz egiten jarraitzen dute.
Ez itxi! Ez etsi!
Orain 15 urte, goizean unibertsitatera bidean, kioskoan nire harpidedun Egunkaria hartzera nihoala, kioskokoak esan zidan azkena izango zela. #Egunkaria #15urte
— Nahikari Ayo (@nahikari) February 20, 2018
Gaur 15 urte betetzen dira “dena ETA da” lelopean Euskaldunon Egunkaria itxi zutela.
— Pello Urizar (@pellourizar) February 20, 2018
15 urte administrazio kontseilukideak atxilotu eta torturatu zituztela.
Eraso gintuzten baina oraindik zutik gaude.#Egunkaria pic.twitter.com/4wg8mVdOsl
Antza denez nire ikasleek (19-20 urte) ez zuten bideo hau ezagutzen, beraz posteatzen jarraitu beharko dugu duintasuna zer den gogorarazteko. #Egunkaria #memoria https://t.co/5yxUA6zwHP
— Katixa Agirre (@katixagirre) February 20, 2018
Gaur hamabost urte kolpatu gintuzten, desagerrarazi nahi izan zuten 'Egunkaria', euskaldunon egunkaria. Bortxa eta gezurra erabili zituzten. Gaur hamabost urte azal eta mami berritan birsortu ginen, herri bultzada, duintasuna, ilusioa eta lana bidelagun. #Egunkaria
— Gorkaerostarbe (@gerostarbe1) February 20, 2018
Gaur 15 urte gezurra ari zuen euskaldunon lurraldean, kazkabar bortitzezko erauntsi gogorra. Gaur ere gezurra ari du, xiri-miri nahi bada. Orduan eta gaur gezurrek melatuta, gezurretan beratuta, gezurrek bezatuta @katuajea #EgunkariaBetiGogoan #Egunkaria
— Idurre Eskisabel (@idurreski) February 20, 2018
Herriaren babesari esker altxa ginen duela 15 urte eta altxako ginateke bihar ere. Kontua da zer egin beharko den Madrilen kolpeetatik gehiago altxa behar ez izateko. Gaur eta beti #Egunkaria gogoan.
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) February 20, 2018
#Egunkaria Duela 15 urteko egun hura eta gero etorri zirenak ez dauzkat ahazteko. Gertatzen ari zena sinestu ezinik kontatzea tokatu zitzaigun irratian. Zenbat testigantza eta ahots entzun genituen, minez, haserre,... baina aldi berean zenbat indar deuseztutakoa berreraikitzeko.
— Gari Udabe (@GariUdabe) February 20, 2018
Ordurarte erdi-izkutuan joan izan ginen manifestazioetara, gurasoen kezkei izkin eginez. Hontan batera egin genuen Donostiarako bidea. pic.twitter.com/nNVelChokR
— Kattalin Miner (@MKattalin) February 20, 2018
Itxia, baina ez isildua #Egunkaria15urte pic.twitter.com/3Q8iY82YI1
— Jon O. Urain (@olano_urkia) February 20, 2018
Bihotzera tiro egin ziguten https://t.co/71Rb0E42xs #EuskaldunonEgunkaria ren itxieraren hamargarren urteurrenean idatzitakoak, berdin balio du hamabostgarrenean. Baina mina eta amorrua bezainbeste sentitzen dut egunero, aurrera egiteko konbentzimendua #gurebaloreak @berria
— Ainara Lasa (@ainariss) February 20, 2018
Egunkaria itxi zuteneko 15. urteurreneko ekitaldia | Gaur, 12:00etan Martin Ugalde kultur parkean. #Memoria #Egunkaria #EuskaldunonEgunkaria #BERRIAK15 #GeroaZugan @MUkulturparkea @berria pic.twitter.com/OzlM5UkBXZ
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) February 20, 2018
Gaur hamabost urte #EuskaldunonEgunkaria itxi zutela: tortura, komunikabide baten itxiera, euskararen aurkako erasoa...
— Foro Soziala (@ForoSoziala) February 20, 2018
Egunkariak Egia, Justizia eta Erreparazioa behar du. pic.twitter.com/1VoURInY8B
Sekula ahaztuko ez dudan egun beltza. Korrika 13ren Korrika Kulturalaren ingurumarian, handik ordu batzuetara, Metxa antzezlana aurkeztu genuen Donostian. Aktore eta zuzendariak azken alea eskuan, aurpegiera iluna, amorrua... Korrika 13 #EuskaldunonEgunkaria ren Korrika zen jada https://t.co/dWmDxk9Fb6
— Igor Elordui... (@IgorElordui) February 20, 2018
Gaur gauean beteko dira 15 urte Guardia Zibilak #EuskaldunonEgunkaria itxi zuela. Atxiloketei, torturei, gartzelaratzeei, gastuei... aurre egin eta herri honek #Berria eraiki zuen. Orduan bezala, gaur ere geroa gugan dago, #geroazugan dago #berrialaguna https://t.co/bYKWhSfwVe
— Asier Lauzurika (@alauzurika) February 19, 2018
Herria egiteko tresna zelako itxi zuten #EuskaldunonEgunkaria: tresna eraikitzailea, eraginkorra eta barne-hartzailea. Mehatxua ez da bukatu; aitzitik, indartzen ari da Espainiar Estatuan. Orduan bezala herri bezala jokatzeko garaia da.
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) February 20, 2018
Guk herria, maitasuna, memoria, elkartasuna...
— Iker Tubia (@ikertb) February 20, 2018
Eta, batik bat, hizkuntza. Gure territorio libre bakarra#Egunkaria#euskaldunonegunkaria pic.twitter.com/SfOAm2CK3R
Gaur gauean beteko dira hamabost urte Guardia Zibilak #EuskaldunonEgunkaria itxi zuela. Atxiloketak, gezurrak, torturak, espetxeratzeak... Egun euritsuak izan ziren horiek ere, beltzak Euskal Herriaren historian. Hamabost urte hauetan bidean geratu dira lagun asko.
— Berria.eus (@berria) February 19, 2018
Gaur gauean beteko dira hamabost urte Guardia Zibilak #EuskaldunonEgunkaria itxi zuela... nire oroitzapen nagusia, eraso hari herri honek eman zion erantzuna, denok bat eginda... benetan momentu hunkigarria!!! pic.twitter.com/52eN7WXyK0
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) February 19, 2018
Hamabost urte pasa dira bai #EuskaldunonEgunkaria itxi zigutela
— Aitor Madrid (@aitormadridnaiz) February 16, 2018
baina minak hor dirau @karmelejaio https://t.co/3k9f1lm0EL pic.twitter.com/BGQE6FHn6B
Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]
Gobernu berriak sorkuntza indartzeko asmoa adierazi du, "batez ere emakumeena eta euskaraz eginikoa". Sailburu berriak esan du aurreko gobernuak onartutako Plan Estrategikoa izango dutela ardatz, baina dokumentu horrek "euskarazko eskaintza handitzea"... [+]
Bullying kasuetara ez iristeko onena elkarren arteko tratu onak sustatzea dela sinetsita, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 67 ikastetxek parte hartzen dute Nafarroako Laguntza programan. Ikasleekin enpatia, bizikidetza, komunikazio asertiboa… lantzeko prestatzen... [+]
Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]
CNT sindikatuak egin duen eskaera ofiziala babestu du udaleko koalizio abertzaleak, eta faxistekin batera lurperatu zituzten biktima guztiak bilatzeko eskatu du.
Elizondoko osasun etxeko medikuaren bulegoan ez da medikurik izan gaur. Lehen eguna dute herrian sendagilerik gabe eta kezkatuta daude. Bizilagunak Baztango Osasun Plataforman batzartzen hasiak dira eta asteazkenetan protesta egiten dute kalean egoera salatzeko.
Bilboko Udalak autoak gutxitu nahi ditu erdigunean, aire kutsadurak behera egin dezan. Horretarako, hainbat hiritan abian jartzen ari diren neurri bera hartu du: gehien kutsatzen duten autoei erdigunera sarrera debekatzea. Talde ekologistek neurria kritikatu dute, besteak beste... [+]
Ehun bat pertsona bildu ziren larunbatean Luhusoko plazan Itaia emazte antolakundeak eta Luhusoko besta komiteak jakinarazi duten bortxaketa salatzeko.