argia.eus
INPRIMATU
Egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da
  • ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa kointura kaierra aztertu dugu.

El Salto-Hordago @HORDAGO_ElSalto Jon Bernat Zubiri Rey @jonbernat Endika Alabort Amundarain @autogestioa 2018ko abenduaren 11

Euskalerriko egoera ez da saldu nahi diguten modukoa

Eusko Jaurlaritzaren urriko eta azaroko kointura txostenak aurkeztu izan eta gero, ELA-ren azken kointura kaierrari arreta jarriko dugu orain. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskeraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei hilabetean behin edo birritan. Euskalerria eta Espainiaren datu ekonomiko eta sozialak aurkezten du txostenak, egoeraren irakurketa bat eginez. Hurrengoak dira diagnosi hau egiteko euskal sindikatuak erakusten dituen adierazleak:

Lan harremanetako zenbait zifrek hoberantz egin duten arren, 2008tik urrun gaude. 48.000 aktibo gutxiagoekin, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako lan harremanak ez dira krisiaren aurrekoak. 2008an baino 100.000 okupatu gutxiago daude, 2016tik aurrera goranzko joera egon den arren. 2012tik egon ez diren 1,2 milioko okupazio kopurua gaindituz, nabarmen igo egin du soldatapeko langile kopurua (37.400 azken urtean), soldatapekoak ez diren okupatuen murrizketa egon den bitartean (iaz baino 7.800 gutxiago). Gizon okupatuen %82a eta emakumeen %89a dira soldatapeko langileak.

Langabezia behera egin du, baina neurri txikiago batean. Iturri dezberdinak alderatuz, 136.000 eta 153.000 artean kokatzen da Euskalerri penintsularreko langabe kopurua, eta erdia baino gehiago urte batetik gora doa egoera horretan. Iaztik 11.000 eta 15.000 arteko jeitsiera egon da, landun berrien kopurutik nahiko urrun geratu dena.

Zerbitzuen sektorea da goranzko joera horren iturria, eta biztanle okupatuen ehunekoaren %70era ailegatzear dago gaur egun (32.000 gehiago azken urtetik hona). Nekazaritzan eta industrian lan egiten dutenak behera egiten jarraitzen dute, eta %23a baino gutxiago dira orain fabriken inguruko beharretan daudenak. Eraikuntzako langileriak gora egin du azken urtean, baina 2008an landunen %10tik okupatzen zuen sektorea %6a baino gutxiago egiten du egun.

Kontratazioa gero eta prekarioagoa da susperraldia esaten duten garai honetan. Urtean egiten diren kontratuen %91a baino gehiago tenporalak dira, eta gizonen %23a eta emakumeen %48a baino gehiago jardunaldi partzialekoak. Azken horiek zerbitzu sektorean gehiago lan egitearen ondorio dira, nekazaritzan 20%, eraikuntzan %12a eta industrian %25a baino ez dira emakumeak. %60a dira emakumeak zerbitzuetan lan egiten dutenen artean, ordea.

Lanera bueltatzeko joera ezegonkor hori, askoz larriagoa da langabezian jarraitzen dutenen egoera. Laurdenak baino ez du langabezi sari kontributiboa jasotzeko eskubidea, eta %15ak baino ez dute beste prestazio sozialak eskuratzen. Horrek langabetuen %60a baino gehiago inongo eskubide eta prestazio barik daude gaur egun, lana topatzea lortzen ez duten garai honetan. 2013n baino 200 euro gutxiago gastatzen dute langabe bakoitzeko, eta orokorra da prestazio sozialetan diru gitxiago erabiltzeko joera, egin diren murrizketa politiken ondorioz.

16 eta 24 urte arteko gazte astiro doaz lan aukera berriak ikusten, iaz baino bost mila gehiago dira lanean. Lan harremanetan sartu direnen artean, mila gehiago dira langabeziren ilaratik egin dutenak. 21.000 dira oraindik langabezian, lan munduan sartu direnen gazteen %27a.

Larriago da gazteen egoera Nafarroan, langabezi tasa orokorra ere Gipuzkoan edo Araban baino altuagoa izanda. Bizkaia da egoera sozial larriagoa bizi duen herrialdea, langabetu gehiago eta lan aukera gutxiago dituena.

2018ko hirugarren lauhilekoaren jarduera, langabezi eta enplegu tasak (INE, ehunekotan)

Kontratazioaren atalean agerian utzi dugunez, emakumeen diskriminazioa sektore osaketaren ondorio zuzena da, eta indartzen da emakume eta gizonen arteko lan bereizketa hori gazteen artean : mutilak dira nekazaritzan aritzen duten gazteen %72,7a, eraikuntzan ia %100 eta industrian %90,7 diren bitartean. Zebitzuetan, ordea, lan egiten duten 16 eta 24 urte arteko gazteen %58a baino gehiago dira neskak.

Euskalerria Europarekin alderatuta, sarritan irudikatu den Euskal Oasia ez da inondik agertzen. Europako azken postuetan gaude hainbeste aiderazletan. Lanaren egonkortasunari dagokionez, soilik Espainiak eta Montenegrok dute guk baino tenporalidade tasa altuago bat.

Langabezi tasa neurtzerakoan, %7,4a zen Europar Batasuneko bataz bestekoa 2018ko lehenengo lauhilekoan, Euskalerrian ia %11ra ailegatzen zen bitartean,. Soilik Italia, Montenegro, Espainia eta Grezia dute gu baino langabezi tasa altuagoak. Joera hori errepikatzen da gazteen langabezian, %15a baita Europan bataz bestekoa, geurean ia %28ra aileggatzen duen bitartean.

Espainiako prezioak aztertzen dira txosten honen azken aurreko atalean. Goranzko jooera hartu du KPI-a (Kontsumo Prezioen Indizea), bereziki maiatzetik aurrera. Nabariagoa da joera hori Euskalerrian, ELA-k datu bereiztutak ematen ez dituen arren. Gorakada horren erantzule nagusiak etxebizitza, garraiobide eta argindarraren prezioen igoerak dira1.

Bukatzeko, Barne Produktu Gordinak handitzen jarraitzen duela erakusten da. Nafarroan biziagoa da susperraldia beste herrialdeetan baino. Berriz ere Bizkaiak erakusten du hazkunde apalena, eta joera hori indartuko dela diote azken egunetan irten diren aurreikuspenek.

Egoeraren Azterketa argitarapenaren 136. zenbaki honetan ELA-k aztertzen dituen hainbat adierazleen irakurketa egiten du ere bai: “Gaur egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da; aipaturiko adierazle horiek bilakaera positiboa izan duten arren, krisi aurreko egoeratik urrun jarraitzen dugu. Prekarietatea eta soldata baxuak eragiten duen eros ahalmen urria dira arazorik larrienak. Soldaten datuek azken hogeita hamar urteetako BPG-rekiko pisurik txikiena izan dute 2017an. Enpresarien errentak %7,1 igo ziren bitartean, lan errentek ia erdia igo zuten. Hortaz, egoera ez da saldu nahi diguten modukoa, aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da eta kapitalaren metaketa gero eta handiagoa.”

Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian. Lotura hemen.

<< Artikulu hau El Salto Diario-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra. >>