Beharrezkoa al da ebaluazioa hezkuntzan? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? Ebaluazio eredu berri baten eraikuntzan bidea egin asmoz, "Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Analisia, kritika eta alternatiba" jardunaldiak antolatu ditu LAB sindikatuak.
Jardunaldiak martxoaren 18an izango dira, Hernanin, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Ane Ablanedo (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), Alexander Barandiaran (HUHEZI, Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta Lore Erriondo (EHU) arituko dira hizlari, eta bi ikastetxeren esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da.
"Jardunaldien helburua da bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen artean eta oro har jendartean eztabaida sustatutzea, adostasunak iruten hasteko", dio sindikatuak.