argia.eus
INPRIMATU
Egunero 200.000 bisitari Iparraldean, usaian baino aberatsagoak
  • Udatiar gutxiago zenbatu dira uztailean Iparraldean. Departamenduko Turismo Agentziak egunean 200.000 bisitari zenbatu ditu, usaian 240.000 direlarik. Turista guttiago bai, baina aberatsagoak ere bai.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2024ko abuztuaren 06a
Turistak Donibane Garazin.

Zuhurtziarekin hartu beharreko zenbakiak dira, sasoia ez baita oraino bururatu. Hoteletan, oro har, %6 apaldu dira erreserbak eta Lapurdiko kostaldean %5 murriztu da bisitari kopurua. Barnealdean, kontrara, %5 emendatu da turismoa, eta %3 Aldude ibarrean adibidez. Lehen estimazio hau telefono mugikorretako datuen bilketari esker egin da, eta agentziaren arabera jende jarioa orekatuagoa izan da lurralde mailan eta ez da kostaldean hainbeste kontzentratu. Agorrilari begira, erreserbak %8 apalago izanen dira kostaldean iragan urteko sasoi oparoari alderatuta; barnealdean, aldiz, Donibane Garazin erraterako %12 erreserba gehiago aitzinikusi dituzte.