argia.eus
INPRIMATU
Internet Saria, Egunean Behin jokoa
Euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna
  • ARGIA 2020ko Internet Saria babesle guztiei eskaini die Maite Rementeriak CodeSintax enpresako lantaldearen izenean. "Aste bakoitzeko sariak ematen zenbait ekimen izan ditugu sustatzaile, batzuk komertzialak, eta besteak herri-ekimenak, eta uste dugu komunikazio-bisibilitatea emateko tresna berri bat dugula esku artean; euskaldunen komunitatera iristeko sustapen-tresna bat izan daitekeela Egunean Behin jokoa".

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 03a
Argazkia: Dani Blanco

Iazko udan 10.000 erabiltzaile zituen Egunean Behin jokoak, eta urtea amaitu zenerako, 60.000 lagunek jokatu dute. Argi dago zergatik, Rementeriaren hitzetan, "erabiltzaileak izan dira gure komunikatzaileak, ahoz ahoko prozesu bat izan da hau".

Galdera bat luzatu du Rementeriak: "Jarraituko ote dugu poz txiki bat ematen, egunean behin behintzat, dozenaka milaka laguni euskarazko kulturaren inguruko joko batekin? Asmoa horixe dugu, ea zortea dugun".

Jokoa berriro martxan jarriko da astelehenean, otsailaren 3an.