argia.eus
INPRIMATU
Eguesibar, Gasteiz, Deba eta Donostiako elkarteak gogoetan, euskaltzaleen etorkizuna irudikatzeko
  • Topaguneak dinamizatuko ditu urriaren 22an hasiko diren gogoeta prozesuak. Aurrera begira zein bide hartu eta zer jorratu nahi den erabakiko dute elkarteek.

Onintza Irureta Azkune @oirureta 2016ko urriaren 21a
Gasteizko Salburua auzoko Salburu euskara elkarteko kideak Alde Zaharreko bisita gidatuan. Argazkia: Geu elkartea.

Hiru larunbatetan (urriak 22, azaroak 5 eta azaroak 19) egingo dituzte hausnarketak eta azken bileran erabakiak hartuko dituzte. Gasteizen Geu Gasteiz elkartea da antolatzailea, Deban Zuhatza elkartea eta Eguesibarren bertako udala eta Topagunea.

Donostian berriz, Bagera elkarteak “Izatetik egitera. Guk, nork bestela” jardunaldiak antolatu ditu urriaren 22rako. Besteak beste hizlari izango dira Joseba Alvarez eta Lander Arbelaitz. Ondoren, lau esperientziaren berri emango dute: Igeldokoa, Garajetarrak, Euskaraz bizi nahi dugulako, eta Osakidetza euskaldundu.

Topaguneak tokian tokiko gogoetak duela bost urte abiatu zituen eta hemezortzi prozesu bideratu ditu. Bide horretan lehendik dauden elkarteek beren norabideak erabakitzeaz gain, bi elkarte sortu dira, Blagan Hondarribian eta Abizarie Diman.